XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gertaerekin bat ez zetorren edozein hipotesi baztertzeko beti izan naiz prest.

1844erako Darwin espezieak ez zirela aldaezinak eta beren jatorriaren zioa hautespen naturala zela konbentzituta zegoen.

Hala ere, ez zituen bere emaitzak argitaratu.

Baina 1858an Wallace-k idatzitako lan bat jaso zuen, non bere teoriaren muina agertzen baitzen.

Orduan Darwinek, nahiz eta teoria berak asmatua izan, Lyell eta Hooker-en esku utzi zuen bere burua eta hauek honakoa erabaki zuten: epe laburrean Wallaceren txostena eta Darwinek Asa Gray-ri 1857an igorritako eskutitz bat nahiz 1844ean egindako bere teoriaren laburpen bat aurkez zitzatela.

Darwinek lanari ekin zion eta bere ikerketa guztien emaitzak taiutu eta laburtu egin zituen.

Horrela, 1859an The Origin of Species izeneko liburu mardula argitaratu zuen.

Hasieran jende asko teoria hau zela eta ikaratu egin zen.

Pentsakera hark giza arrazaren ideia erlijioso nahiz filosofikoak pikotan jartzen zituen, hein handi batean behintzat.

Gaur egun eboluzioaren ideia guztiz onartuta dagoenez gero, garai hartako giroa ulertzea zaila zaigu.

Dena dela, honakoa pentsatu behar dugu: garai hartan teoriaren alde ematen ziren frogak ulertzeko gai oso pertsona gutxi zegoela.

Froga horiek izaki bizidunei buruz azterketa sakonak egitea eskatzen zuten; baita fosilen hondarrenak ere, hain zuzen.

Horregatik, gehienek bi aukera zituzten: edo zertan oinarritzen zen ulertzen ez zuten teoria baten ondorioak ukatu, edo betidanik eta arbasoengandik jasotako ideiak baztertu.

Irteera guztiz ezaguna da.